2009/09/18

Elgoibarren ere laguntzeko prest!

Euskal Herriko Ehunmilak Ultratraila (www.ehunmilak.com) hurrengo udan izango den arren, gaurtik Elgoibarren lanean ari gara mendi-lasterketa honi laguntza emateko.

2010eko uztailaren 16an emango zaio hasiera lasterketari, eta partehartzaileek 167km-ko ibilbide gogorra izango dute aurretik, guztira 12.000 metroko desnibel positiboa izango duena. Gipuzkoan izango da, eta abiapuntua Beasainen kokatzen da.

Hala ere, lasterketak 28 udalerri igaroko ditu eta horien artean aurkitzen da Elgoibar.
Elgoibarko lurretan, Irukurutzetatik sartuko da eta Azkaratera jaitsi ondoren, Azkoitiko lurretatik jarraituko du Erlora bidean.

Lasterketaren mapa
Lasterketa antolatzeko ardura dutenek, esandako 28 udalerrietan laguntza eskatu dute, hori dela eta, Elgoibarren, laguntzeko prest agertu den lagun-talde bat sortu da.

Elgoibarren osatu den lan taldea, partaide gehiagoren zain...

Taldetxo honek, ateak zabalik ditu beste edozein pertsonak bere laguntza eskeini eta elkarrekin lan egiteko, bai eta ideiak jasotzeko.

Hortaz, harremanetarako helbide elektroniko bat sortu berri du:
elgoibar.ehunmilak@gmail.com

Besterik gabe, laguntzeko prest baldin bazaude, idatzi helbide elektronikora inolako erreparorik gabe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario